XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zer dira horiek, Katalin?.

- Dariusek manatuak, ontsa onak, etchek'andrea, perrechil eta gatzean arin arina erreak!.

Eta eri gaichoa hor emaiten da untzi chabaleko hamabi gauza on hetarik bat jan beharrez...... tira ta tira.

Oi, Oi, Katalin, zer dira hauk? Zain handia bezain zailak iduri dute; hertze luzea bezambat luzatzen ere dira.......

- Janzkitzu, etchek'andrea; beharrez, iretskitzu, zailak iduritzen balimbazaizkitzu.

Bizkitartean, perrechilean eta...... ontsa moldatuak ditut segurki.......

- Oi, oi, aski, aski hola!...... Ezin jan dezazket; ezin trenka; iretsi behar, zailaren zailez.......

- Hots, etchek'andrea, azken hauk garhaituko ahal ditutzu!.

Lau baizik ez dira orai gelditzen.

Hauiek behar zaituzte sendatu eta zangoen gainean eman!...... Holachet...... Hiru, hiru bakarrik orai, eta hoin ontsa nihaurrek erreak, echti echtia!..

Eri gaichoa, begiak itzulika ari zen jada; bainan Katalin bihotz-onekoa tente potente egon zitzaion aldean, hamabigarren eta azken chintchimaria hark iretsi arte.

Uste dut hamabigarren hoi erhiaz sartu ere zion ahoan, ezen gorri beltzatua, ezagutzarik gabe, leher egiten ari, azken hatsetan zen orai etchek'andre dohakabea.......

Oi Dariusen lasterrak, Katalin tarrapatan jin zitzaiolarik erraitera, harek manatu hamabi chintchimariak janik, leher egiten ari zela etchek'andrea!.......

Chintchimariak jan! Debrientchoa! Janarazi dazkonala? Zinezko astaña, zozo pikaroa? Ergela!.......

Zer nahi ikusi zuen Darius gaizoak eri dohakabea galbidetik ezin atheratuz, chintchimaria debru hek ezin aurthikaraziz.

Zer chimichtak, arratsalde hartan, haren begietarik eta sehi trunkora!.